III. Kirol Eguna

2017/05/24
Aurreko edizioek herritarren artean izan duten harrera ezin hobea ikusita, Kirol Eguna ospatuko da berriz larunbat honetan herriko hainbat gunetan, kirol ezberdinak ezagutu eta praktikatzeko.

Alkarrekin Soraluze Eginez prozesuan baitan lanean diharduen Kirol Batzordeak III. Kirol Eguna antolatu du larunbat honetan, maiatzak 27, goizeko 10:30etik aurrera.

EGITARAUA

10:30-13:00: Piraguismoa, ibaian.

11:00-14:00: Rokodromoa eta tirolina, Plaza Zaharrean.

11:00-13:00: Slackline, Plaza Zaharrean.

11:15: Running saioa, Ritxar Fernandezekin, Zubi Nagusian.

12:30: Spining-a, Zubi Nagusian.