Ikasturte hasiera ludotekan

Ikasturte hasiera ludotekan

2016/09/05
2016/2017 ikasturtea Parrandan Udal Ludotekan hasiko duten neska-mutikoen behin-behineko zerrendak argitaratu ditu Udalak, erreklamazioak aurkezteko epea irailaren 9an amaituko dela jakinaraztearekin batera.

Soraluzeko Parrandan Udal Ludotekak irailaren 19an emango dio hasiera 2016-2017 ikasturteari, ondorengo ordutegiarekin:

4/5 urte (A)

Astelehen eta astezkenetan, 17:00-18:00.

4/5 urte (B)

Astearte eta ostegunetan, 17:00-18:00.

LH1/2 (A)

Astelehen eta astezkenetan, 18:00-19:00.

LH1/2 (B)

Astearte eta ostegunetan, 18:00-19:00.

LH 3/4

Ostiraletan, 17:00-19:00.

 

Uztailean egindako matrikula-kanpainaren ostean, ondorengo loturan sakatuta kontsulta daitezke talde bakoitzean onartuak izan diren neska-mutikoen zerrendak.

Zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea irailaren 9an amaituko da eta behin epe hori pasata ez da talde aldaketarik onartuko.

Edozein argibide behar izanez gero, Udaleko Haurren eta Gazteen Departamendura jo daiteke (943753043).