Ikerlari gazteentzako bekak

Ikerlari gazteentzako bekak

2017/07/11
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak ikerlari gazteei zuzendutako 12.000 euroko sei beka emateko deialdia egin du.

Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinen prebentzioaren, berrerabilpenaren, gaikako bilketaren eta birziklatzearen arloko eta aldaketa klimatikoari buruzko informazioaren eta komunikazioaren arloko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako hainbat  beka emateko deialdia egin duela, gazteei zuzendutakoak.

Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak ikerlari gazteei laguntza ematea dauka bere helburuen artean eta beken deialdi berri honetan ALDAKETA KLIMATIKOA eta HONDAKIKEN KUDEAKETA aukeratu ditu ikerketa, berrikuntza, zabalpen eta komunikaziorako arlo moduan.

Sei beka emango dira guztira, 12.000 eurokoa bakoitza, ondorengo arloetan:

  • 2 beka hondakinen birziklapen, gaikako bilketa, berrerabilpen eta prebentzioaren arloko ikerketa eta berrikuntza proiektuetarako.

  • 4 beka aldaketa klimatikoari buruzko komunikazio eta informazioaren arloko ikerketa eta berrikuntza proiektuetarako.

Eskera egin nahi duten pertsonek bekaren gaiari lotutako lanbide heziketako goi mailako tituluaren edo unibertsitate mailako tituluaren jabe izan beharko dute eta aipatu tituluak ezin izango du 4 urte baino gehiagoko antzinatasuna izan. Halaber, C1 maila egiaztatu beharko dute euskararen ezagutzari dagokionean.

Eskaerak aurkezteko epea 2017ko abuztuaren 5ean amaituko da eta ondorengo helbide elektronikoaren bidez egin beharko da:(https://www.gfaegoitza.eus)