Inbertsio berriak udal kiroldegian

2016/02/26
Urte hasierarekin batera, makina berriak erosi eta hainbat konponketa egin dira Arane udal kiroldegian, instalazioak hobetze aldera.

Urte berriaren hasierarekin, 2016ko aurrekontuaren lepotik, hainbat inbertsio eta ekipamendu burutuko eta gauzatuko dira Udal kiroldegian, besteak beste:

Desfibriladore berri bat erosi da 1.609,30€ tako kostua izan duena. Aurretik Udalerrian bakarra zegoen, konkretuki Futbol zelaian orain bi izango ditugularik. Kiroldegiko langileek makina erabiltzeko egin beharreko ikastaroa egin dute baita Udaltzainek ere.

Bi makina berri Kiroldegiko gimnasiorako. Erabiltzaileen eskariz, kuadrizepsa lantzeko makina eta eliptika bat erosi dira. 5.100 € tako kostua izan dutelarik.

Gimnasioan dauden itoginak bideratu eta ekiditeko. Egitura metaliko bat ipiniko da, aurretik zegoenaren parekoa. Lan hauek 3.121,80€ tako kostua izango dute.

Azkenik “Giroa” enpresaren aurrekontua onartu da, 818,03€takoa,  kiroldegian bero-trukagailuaren plakak garbitu eta junturak aldatzeko.

Guztira; 10.649,13€tako inbertsioa burutu du Udalak, kiroldegiko instalazioak hobetze  eta berritze aldera.