Indarkeria matxista gehiagorik ez!

Indarkeria matxista gehiagorik ez!

2016/06/23
Udalak eta herriko elkarte feministek azken egunotan Gasteizen eta Angelun izan diren bi emakumeen erailketak gaitzetsi dituzte eta kontzentraziora deitu dituzte herritarrak gaur arratsalderako.

Soraluzeko Udalak, Emakumeen Topaguneak eta herriko Korner Morea elkarteak beraien gaitzespen irmoena adierazi nahi dute Gasteizen emakume baten aurka eta Angelun emakume baten eta bere bi alaben aurka gertatu diren erailketa basati eta izugarrien aurrean. Baita, oro har, emakumeen aurka munduko edozein lekutan ematen diren indarkeria kasu guztiekiko ere.


Emakumeek jasaten duten indarkeria matxista oro gaitzesten dugu eta erakundeei jakinarazi nahi diegu, ez bakarrik emakumeek, baita gizonezkoek ere, gizarte bezala, arazo bat dugula. Arazoaren oinarria bizi dugun sistema patriarkala da, emakumeekiko desberdintasun eta menpekotasuna ahalbideratzen duena bizitzaren esparru orotan, eta, zoritxarrez, kontrako adierazpenen bitartez bakarrik konponbiderik izango ez duena.


EMAKUMEAK EZ DIRA HILTZEN, ERAHIL EGITEN DITUZTE eta eraildako emakume bakoitza gure erakunde eta gizartearen porrotaren isla da. Baina gertaera hauekiko gure kontrako jarrerek ez dute ezertarako balioko ez badugu barneratzen egoera hauei aurre egiteko era bakarra berdintasun, prebentzio, hezkuntza eta bereziki emakumeekiko errespetu gehiago beharrezkoak direla, gaur egungo gizartean, emakumeen eta alaben aurkako indarkeriarekin bukatzeko.


Emakumeen aurka ematen diren indarkeria era desberdinek (Psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa eta sexuala…) beraien osotasun eta duintasun fisiko eta moralaren aurkako eraso zuzena suposatzen dute. Hau da, Oinarrizko eskubideen aurkako bortxa larri eta onartezina.


Soraluzeko Udalak, Emakumeen Topaguneak eta herriko Korner Morea elkarteak beraien elkartasuna adierazi nahi die erailak izan diren emakumeen familia eta senitartekoei. Eta bihar, arratsaldeko 19:00tan, Plaza Barrian egingo den gaitzespen elkarretaratzera dei egiten diete Soraluzeko herritar guztiei.

NAHIKOA DA!!!

BAT ERE EZ GEHIAGO!!!

INDARKERIA MATXISTARI, EZ!!!