Indusketa-lanak martxa onean

2016/09/29
Gizaburuagako tumuluan Aranzadi Zientzia Elkartea hainbat herritarren laguntzaz egiten ari den indusketa-lanek agerian utzi dituzte ehorz-tokia osatzen zuten harriak.

Irailaren 19an hasi ziren Gizaburuagako tumuluaren indusketa-lanak Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik.

Lan hauetan, 5-6 boluntariok parte hartu dute eta, tumuluaren gainaldean aurkitzen zen lur geruza kendu ondoren, tumulua osatzen duten harriak ikusgai gelditu dira.

Aste honetan lanekin jarraituko da bertan, urriaren 4ra arte, hain zuzen ere, eta asmoa  tumuluaren ganberan sakontzea da, aztarnarik aurkitzen den ikusteko eta, horrela balitz, aztarnok aztertzea egitura funerario honi buruzko ahalik eta informazio gehien lortu ahal izateko, beti ere herriko ondare arkeologikoa babestu eta berreskuratzeko helburuarekin.

Larunbatean, urriaren 8an, bigarren bisita gidatua egingo da, bi abiapuntu hauekin:

- Goizeko 10:00etan Karakateko aparkalekuan.

- Goizeko 10:30ean Gizaburuagan bertan.

Interesdunek aurrez eman behar dute izena 943 46 61 42 telefonora deituz (9:00etatik 14:00etara) edo helbidera idatziz.

IKUSI ARGAZKIAK