Haurrentzako ipuin kontaketak

2016/04/26
Maider Galarza kontalariak ipuin-kontaketa saioa eskainiko die asteazken honetan 5-8 urte arteko haurrei, Kultura Batzordeak antolatu duen "Ipuinaren Ordua" zikloaren barruan.

Udaleko Kultura Batzordeak Ipuinaren Ordua zikloa antolatu du apirileko eta maiatzeko hilabeteetako asteazkenetan, herriko haurren artean ipuinak entzuteko eta, bide batez, irakurtzeko zaletasuna pizteko asmoz.

Guztira 4 saiok osatzen dute zikloa, eta, lehendabizikoa izan ezik, gainontzeko 3rak 5-8 urteko neska mutikoei zuzenduta daude.

Saio guztiak arratsaldeko 6etan hasiko dira, kiroldegiko erakusketa-gelan.

Hurrengo 3 saioak ondorengo hauek dira:

- Apirilak 27, asteazkena: Maider Galarza ("Beldurrentzako ipuinak").

- Maiatzak 11, asteazkena: Behinola taldea ( "Amonaren sutondoko ipuinak").

- Maiatzak 25, asteazkena: Irati Trebiño ("Mamuak eta beste auzokide batzuk").