Jaietako Kartel Lehiaketa

2016/07/12
Uztailaren 1ean kiroldegiko erakusketa-aretoan burututako ekitaldian banatu ziren Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako Jaietako Kartel Lehiaketako aurtengo edizioaren sariak.

Jaietako Kartel Lehiaketaren aurtengo edizioari dagozkion sariak banatu ziren joan den uztailaren 1ean egindako ekitaldian.

Lehiaketa 16 urtez azpiko neska-mutikoei zuzenduta dago eta aurtengora 183 lan aurkeztu dira.

Ikastetxeetako, Krabelin Pintura Eskolako eta Udaleko ordezkariek osatutako epaimahaiaren iritziz, hauek izan dira aurtengo saridunak:

"A" maila: 1. saria (Marian Zhunaula), 2. saria (Malen Ugalde).

"B" maila: 1. saria (Aiara Cortés), 2. saria (Oihan Larrañaga).

"C" maila: 1. saria (Haizea Blanco), 2. saria (Lore Leturiondo).

"D" maila: 1. saria (Btisman Elkanouni), 2. saria (Iñaki Recio).

Saritutako kartelak jaietako egitarauan argitaratuko dira. Jai-egitarauaren azala Haizea Blankoren kartelak jantziko du, gainontzekoak barrualdean argitaratuko dira.