Jaietako Kartelen Lehiaketa

2016/06/29
Astelehenean zabaldu zen Kultura Batzordeak antolatzen duen Jaietako Kartelen Lehiaketara aurkeztutako ehundik gora kartelekin osatutako erakusketa; Sari-banaketa ekitaldia ostiralean egingo da, arratsaldeko 7etan.

Urtero ohitura den moduan, lehiaketa antolatu du Udaleko Kultura Sailak aurtengo jaietako egitaraua jantziko duen kartela aukeratzeko.

Lehiaketa herriko haur eta nerabeei zuzenduta dago, 6-16 urte artekoei hain zuzen ere, eta lau mailatan banatuta dago:

- LHko 1. zikloa.

- LHko 2. zikloa.

- LHko 3. zikloa.

- DBH.

Lehendabiziko 3 mailetan bina sari emango ditu epaimahaiak eta bakarra DBHko ikasleen mailan.

Maila bakoitzeko lan irabazleak jaietako egitarauan argitaratuko ditu Udalak, eta horietako bat, epaimahaiaren iritziz horretarako egokien dena, egitarauaren azalean.

Sari- banaketa ekitaldia ostiral honetan, uztailak 1, egingo da, arratsaldeko 7etan, erakusketa-gelan.

Irabazleek jasoko duten opariaz gainera, tradizioa den moduan, lehiaketan parte hartu duten guztiek ere beren saritxoa izango dute. Horretarako, baina, beharrezkoa izango da sari-banaketa egunean bertan egotea.

Erakusketa hilaren 2ra arte dago zabalik, ohiko ordutegian:

- Astegunak: 19:00-20:30.

- Larunbatak: 12:00-13:30.