Karpa hondatu dute

Karpa hondatu dute

2017/07/18
Ezezagunek herrian burutzen diren festa ezberdinetan erabiltzen den karpa zulatu dute astebu honetan frontoian, kostu ekonomiko handia duten kalteak eraginez; Soraluzeko Udalak gogor salatu du gertatutakoa.

Larunbatetik iganderako gauean kalte larriak eragin zizkioten ezezagunek frontoian jarrita dagoen karpari, atzealdeko toldoak labanaz ebakiz.

Kalteak jasan dituen karpa duela urte bi erosi zuen udalak eta herrian antolatzen diren hainbat ekintzatan erabiltzen da (Auzoetako jaiak, aratosteak, erromeria, gaztañerre, herriko jaiak...). Herriko jaiei begira frontoiko zabalgunean jarrita zegoen erasoa izan duenean.

Udalak gogor salatu du gertatutakoa eta horrelako ekintzek egin dituztenen zibismo falta baino erakusten ez duela adierazi du.