Lapurretak saihesteko aholkuei buruzko hitzaldia

Lapurretak saihesteko aholkuei buruzko hitzaldia

2016/02/12
Ertzaintzak hitzaldia eskainiko du hilaren 16an etxebizitza zein merkatal establezimenduetan lapurretak ekiditeko hartu beharreko neurriei buruz.

Azken aldian herrian jazotako lapurretek eraginda, Udalak, Ertzaintzarekin elkarlanean, hitzaldia antolatu du herritarrek hartu beharreko segurtasun neurriei buruz berba egiteko.

Hitzaldia herritar ororentzat da, baita herrian denda, taberna edo enpresaren bat daukatenentzat.

Gaiak daukan garrantzia handia dela eta, Udalak bertaratzeko deia egiten die herritarrei.

EGUNA: Otsailak 16, asteartea.

ORDUA: 18:00 h.

TOKIA: Antzokia.