Zaharren egoitzako logotipo lehiaketa

2016/04/29
Soraluzeko Mesedetako Andra Maria zaharren egoitzak lehiaketa antolatu du, aurrerantzean erakunde honen irudia izango den logotipoa aukeratzeko asmoarekin.

SORALUZEKO ZAHARREN EGOITZAREN LOGOTIPOA AUKERATZEKO LEHIAKETAREN OINARRIAK

HELBURUA

Erakundearen irudia izango den logotipo diseinatzea.

PARTE HARTZAILEAK

Edozein pertsonak parte hartu ahal izango du, mugarik gabe. Parte hartzaile bakoitzak bi logotipo aurkeztu ahal izango ditu, gehienez.

PROPOSAMENA

a) Diseinuak originala eta inoiz argitaratu gabea izan behar du.

b) Logotipoaren diseinuaren sorrera eta esanahia ulertzen lagunduko duen azalpen memoria

c) Logotipoa erabiltzeko oinarrizko gidaliburua: proposatutako logotipoaren tipografiak, baleude; tamaina; elementuen kokapena; koloreak; eta bertsioak zuri-beltzean zein grisen eskalan.

LANAK AURKEZTEKO MODUA

Lan guztiak izengoitiarekin aurkeztuko dira, lehiakideen anonimotasuna bermatzeko. Identifikaziorako izengoitiak aurkeztutako agiri guztietan agertu beharko du. Lanak kartazal edo bilgarri itxian aurkeztuko dira eta kanpoan hauxe jarri beharko du: Mesedeetako Andre Mariaren Egoitzaren logotipoa eta aukeratutako izengoitia. Kartazal horren barruan aurreko oinarrian zehaztutako agiriak sartuko dira, baita beste kartazal itxi bat ere, eta honen kanpoaldean bakarrik izengoitia agertuko da eta barrualdean lehiakidearen identifikazioa eta harremanetarako datuak.

Aurkeztutako proposamenak, parte hartzailea zein den jakiteko biderik emango balu, proposamen hori automatikoki lehiaketatik kanpo geratuko da.

Lanak zuzenean, bitartekari baten bidez edo korreoz aurkeztu ahal izango dira. Horrela eginez gero, parte hartzailearen datuak saihestuko dira paketean. Bestela, parte hartzaile hori lehiaketatik kanpo gertatuko da.

Diseinua euskarri digitalean aurkeztu beharko da eta informatika aplikazioetan erabili ahal izateko behar adinako bereizmena izango du. Artxiboaren izena izengoitia bera izango da. Honez gain, paperean ere aurkeztuko da, DIN A4-an tamaina handian eta tamaina txikiagoan.

Pertsonen edo erakundeen kontrako konnotazio sexistak, xenofoboak, arrazistak edo iraingarriak dituzten lanak baztertu egingo dira.

AURKEZTEKO EPEA

Hilabetekoa izango da, 2016ko maiatzaren 2tik 31a artekoa.

EPAIMAHAIA

Epaimahaia Patronatuko kideek osatuko dute.

Logotipo irabazlea erabaki ondoren, parte hartzailearen identifikazioa eta izengoitia dituen kartazala irekiko da, irabazlea zein den ezagutzeko.

Epaimahaikideek ezin dute parte hartzaile gisa lehiatu.

SARIAREN DIRU-KOPURUA

Zaharren Egoitzak 250 euroko saria emango dio irabazleari.

JABETZA INTELEKTUALA

Logotipo irabazlea Zaharren Egoitzaren jabetzapean geldituko litzateke esklusiboki eta epe mugagabean. Askatasun osoa izango duelarik erabilerarako bai era orokor edo partzial batean baita aldaketak egiteko berari ongien dagokion momentuan eta eran. Beraz,lehiaketaren irabazle suertatzen den pertsonak, saria jasotzea nahi badu, ondorengo baldintza bete beharko du. Logotipoa diseinatu den aplikazioaren jatorrizko bertsioa informatikoa ematea.

ARGITALPENA

Irabazle suertatu den lanaren dokumentazioa guztia, zahar-etxearen esku geldituko da. Eskubidea izango duelarik nahi bezala erabiltzeko bai argitaratzeko baita hedatzeko ere. Aukera izango du logotipoaren egilea nor izan den aipatzeko baina honek ez dio egileari inongo eskubiderik eratorriko. Aurkezturiko dokumentazioa ez da bueltatuko.

AURKEZTURIKO LANEN ITZULKETA

Irabazle suertatu ez diren lanak jasotzera etortzeko, 30 eguneko epea egongo da, epaia argitaratzen denetik.

OINARRIAK ONARTZEA

Lehiaketa honetan parte hartze hutsarekin, oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakia onartzen dira.

Oinarri hauetan aurreikusi gabeko edo arautu gabeko alderdiak, bai eta hauek interpretatzerakoan edota lehiaketaren ondorioz sor daitezkeen zalantzak ere, epaimahaiak ebatziko ditu.

Azkenik, epaimahaiak lehiaketa irabazlerik gabe uzteko eskubidea erreserbatzen du.