Udal liburutegiaren ordutegi berria

2017/04/28
Soraluzeko Udal Liburutegiak ordutegi berria izango du maiatzetik aurrera, astean hiru egunez goizetan ere zabalduko delarik, herritarrei ematen dien zerbitzua hobetzeko helburuarekin.

Datorren astetik aurrera, maiatzaren 2tik aurrera hain zuzen ere, ordutegi berria estreinatuko du Soraluzeko Udal liburutegiak.

Herritarrei ematen dien zerbitzua hobetze aldera, hainbat aldaketa egingo ditu Udalak liburutegi-zerbitzuan. Horrela, astean hiru egunetan, goizez ere zerbitzua eskainiko du liburutegiak, 11:00etatik 13:00etara. Bestetik, astelehenetik ostiralera, arratsaldean, ordu erdi aurreratuko ditu irekiera eta itxiera.

Hau izango da, hemendik eta urtea amaitu bitartean, liburutegiak izango duen ordutegia:

Neguko ordutegia:

- Astelehenak: 16:30-19:30

- Astearte, asteazken eta ostegunak: 11:00-13:00 eta 16:30-19:30

- Ostiralak: 16:00-19:00

Udako ordutegia:

- Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00

 

Liburutegiak ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu:

Liburuen mailegua.

Egunkari eta aldizkarien irakurketa eta kontsuta.

Bertako ordenagailuak erabiltzeko aukera.

Dokumentuen inprimaketa.

...

Liburutegiaren aurtengo egutegia, aldiz, HEMEN kontsulta daiteke.