Lursail berriak erosi ditu Udalak mendigainean.

2016/02/06
Udalak bi lursail erosi ditu Karakate-Hirukurutzeta mendilerroan, bertan dagoen "Gizaburua" izeneko tumulua babestu eta mendigaineko lurrak bereganatzen jarraitzeko.

Urtarrilaren 27an izandako Udal batzarrean, aho batez onartu zen “Gizaburu” izeneko bi landa lur sail erostea. Lur sail hauek Karakate-Hirukurutzeta mendi lerroan kokatzen dira eta bertan “Gizaburuaga” deritzon Tumulua aurkitzen da. Bi lur sailek guztira 18.456m2 azalera daukate eta guztira 6.644,14€tako kostua suposatu dute udalarentzat. Lur sail hauen erosketarekin udalak hiru helburu lortu nahi ditu:

Karakate-Hirukurutzeta mendi lerroan dauden lur sailak  erosten joatea. Mendi gaina esku pribatuetatik esku publikoetara igaroz. Ondorioz, mendi gainean udalaren jabetzakoak ondorengo lur sailak dira: Karakateko antenaren ondoan dagoen lur saila “Arranaitz ondo” 20.000m2koa, “Pagobedeinkatu-azkorri” deritzon lur saila 22.426m2koa, “Atxolin” deritzon lursaila 18.100m2koa eta “Azkoin” izenekoa 11.147 m2koa.

Bertan dagoen “Gizaburuaga” deritzon Tumulua babestea

Lur sail hauetan Soraluze Baso Bidez egitasmoaren baitan, bertakoak diren zuhaitz autoktonoen landaketak burutzea. Konkretuki pago landaketak.