Martxoko agenda kulturala

2017/03/07
Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko gaur arratsaldean proiektatuko den "Female Genital Mutilation" laburmetraiak emango die hasiera Udalak eta herriko hainbat elkartek programatutako ekintzei.

Udaleko Kultura Sailak eman du ezagutzera dagoeneko martxorako antolatu dituen kultur ekintza ezberdinen egitaraua.

Agendan nabarmentzekoak dira Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatu diren ekintza ezberdinak; bai eta "Ostegunetako Pelikulak" zikloko bi filmak: "El hombre de las mil caras" eta "Igelak"; Haurrentzako "Zikoinak" eta "Ozzy" pelikulak eta, urteroko ohiturari jarraituz, Soraluzeko Txuri Urdinak peñaren urteurreneko ekintzak.

Horretaz gainera, aurten lehendabiziko aldiz Alkarri elkarteak eta Udaleko Ongizate Sailak antolatu duten Pertsona Nagusien astea da nabarmendu beharrekoa.

Martxoan herrian antolatutako ekintzen berri izateko sakatu hemen.