Matrikula zabalik AEK euskaltegian

Matrikula zabalik AEK euskaltegian

2016/09/22
Soraluzeko AEK euskaltegiak ikastaro eskaintza zabala dauka urrian hasiko den ikasturtean euskara ikasi edo hobetu nahi duten herritarrentzat.

Soraluzeko AEK euskaltegian zabalik dago 2016-2017 ikasturterako izena emateko aukera.

Euskaltegiak maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu, aurrez aurrekoak nahiz autoikaskuntza edo on line bidezkoak.

IKASTARO ESKAINTZA

Aurrez aurrekoak edo presentzialak

A1, A2, B1, B2, C1 (EGA) mailak

On line

H-100 (Euskaltzaindiaren arauak)

H-501 (Testugintza)

C1 eta C2 mailak

EGA lantzeko zerbitzu osagarriak

Matrikula egiteko epea irailaren 28an amaitzen da.

DIRU-LAGUNTZAK

Eusko Jaurlaritzak eta Soraluzeko Udalak diru-laguntzak ematen dituzte.

INFORMAZIOA

Matrikula egin edo informazioa eskuratzeko euskaltegira joan behar da:

Astearte, asteazken eta ostegunak, 18:00etatik 20:00etara.

Baltegieta kalea, 2

943751434