Matrikulazio kanpaina HHI/EPA ikastetxean

2016/09/13
Helduen Heziketa Iraunkorreko ikastetxean ikasturte berrirako izena eman nahi duten herritarrek irailaren 15era arte izango dute matrikula egiteko aukera.

 

Soraluzeko HHI/EPA ikastetxeak zabalik dauka 2016/2017 ikasturterako izena emateko aukera.

Bertan, 18 urte baino gehiago duen edozein herritarrek eman dezake izena, irailaren 15a arte.

Hauxe da aurtengorako eskaintza:

- Atzerritarrentzako gaztelera.

- Grado I eta II.

- Bigarren Hezkuntza.

- Unibertsitatera eta Goi Mailako Zikloetara sartzeko prestakuntza.

- Ingelesa.

- Frantsesa.

- Informatika.

Informazioa eta izen-ematea ikastetxeko idazkaritzan edo 943753017 telefonoan.