Matxura Santa Ana kaleko igogailuan

2016/03/04
Azken egunotako ekaitzak sistema elektrikoa kaltetu ondoren, igogailua zerbitzuz kanpo egongo da mantenu enpresako teknikariek beharrezko konponketa lanak egin bitartean.

Otsailaren azken asteburuan bota zuen euriak Santa Ana kalea eta frontoia lotzen dituen igogailuaren sistema elektrikoan kalte larriak eragin zituen eta, ondorioz, egun hauetan igogailua ez dabil.

Igogailuen mantenuaz arduratzen den enpresak lanean dihardu, arazoa lehenbailehen konpon dadin.

Udalak barkamena eskatzen die herritarrei ezbeharrak sortutako eragozpenengatik.