Mendigainean lursail berria erosi du Udalak

2017/01/02
Azkenaldian erosten duen hirugarren lursaila da eta, honenbestez, 33.464 metro koadroren jabe egin da Karakate-Hirukurutzeta mendilerroan.

Abenduaren 22an Udalbatzarraren Osoko Bilkuran mendigainean “Gizaburuaga” izeneko lur saila erostea onartu zen, aho batez.

Lursaila Karakate-Hirukurutzeta mendi-lerroan aurkitzen da, 15.008 m2-ko azalera dauka eta 5.402,88 euroan erosi du Udalak.

Joan den urte hasieran 2 lursail gehiago erosi zituen udalak toki berean. Hortaz, orain erosi berri den lursailarekin guztira 33.464m2-ko azaleraren jabe egin da Udala.

2017. urtera begira onartu berri den aurrekontuan, berriz, 9.500 euroko kontu-sail edo partida aurreikusi da lurrak erosteko.

Udal Gobernuaren asmoa apurka-apurka Karakate-Hirukurutzeta mendi lerroan dauden lurrrak erosten joatea da.