Gida komertzial berria

Gida komertzial berria

2016/04/06
Herriko merkaritza- eta industria-etxeei buruzko ehunka erreferentzia biltzen ditu Udalak eta Pil-pilean Elkarteak elkarlanean argitaratu duten gida berriak.

Argitaratu da 2016ko merkataritza eta industria gida.

Udaleko Garapen ekonomiko, industria eta enplegu batzordeak Pil-Pilean kultur elkartearekin elkarlanean buruturiko gida da.

Azken gida 2003an argitaratu zuen Udalak. Beraz, eta berau berritzeko premia zegoela ikusita, egitasmoa martxan ipini da.

Etorkizunari begira, helburua, urtero eguneratutako gida berri bat argitaratzea izango litzateke.

Gida, paperean, sarean (soraluze.eus eta plaentxia.eus) eta mugikorrentzako aplikazioan kontsultatu ahal izango da.