Salmenta-postu baten zozketa

2017/01/23
Merkatu plazako salmenta-postuetako bat zozketa bidez adjudikatu nahi du Udalak eta otsailaren 16ra arteko epea eman du interesdunek eskaerak aurkez ditzaten.

Soraluzeko Udalak udal merkatu plazako salmenta-postu baten okupazio pribatiboa esleituko du hurrengo egunetan.

Salmenta-postuaren kanona hilean 122,28 eurokoa izango da.

Emakidaren iraupena 5 urtekoa izango da eta kontratua,  gehienez ere, bi urtez luzatzeko aukera egongo da.

Kontratua prozedura irekia erabilita esleituko da, zozketa bidez eskaera-egile bat baino gehiago balego eta, beti ere, emango den jarduera Udal merkatu plazako ordenantza arautzailean xedatutakoen artean baldin badago.

Horretan parte har dezake interesa duen edozein pertsonak, baldin eta indarreko legeriak aurreikusitako gaitasunari buruzko betekizunak betetzen baditu.

Eskaera egiteko epea otsailaren 16an amaituko da.

Esleipen-prozedurari buruzko eta eskaera egiteko moduari buruzko informazio zehatza HEMEN kontsulta daiteke.