Kamioia Olako aldapan

2016/09/21
Olea auzoa eta Santa Ana kalea lotzen dituen bidea moztuta egon da denbora luzean tamaina handiko kamioi bat bertan trabatutata gelditu delako.

Goizeko lehen orduan tamaina handiko kamioia ez atzera ez aurrera geratu da Santa Ana kalea, Olako aldapan hain zuzen ere. Ondorioz, eta kamioia bertatik kendu bitartean, bidea itxita egon da oinezko eta ibilgailuentzat.

Dirudienez, kamioiaren gidariak zerabilen GPSa izan da gertaeraren erantzulea.

Bidea zabaldu bitartean, Zubi Nagusitik egin behar izan dira Santa Ana kalerako sarrera-irteerak.

 

Argazkiak ikusteko sakatu hemen.