Ordutegi berria dauka eskolako patioak

Ordutegi berria dauka eskolako patioak

2016/03/22
Aurrerantzean itxita egongo da Plaentxi Herri Ikastetxeko goiko patioa gauetan eta jai-egunetan, bertako altzariak eta eraikinak ekintza bandalikoetatik babesteko eta ekintzon egileen balizko istripuak ekiditeko.

Patioko hiri-altzarietan, bertako aterpe eta hormetan zein teilatuan takian potian egiten dituzten pintada eta apurketak saihestu nahian, eta Hezkuntza Batzordean gaia aztertu ondoren, Udalak goiko eskolako patioaren erabilera arautzeko erabakia hartu du, gauetan eta jai egunetan patioa itxiz.

Neurri honekin, halaber, bertan dabiltzanen segurtasuna ere bermatu nahi izan du Udalak, teilatuan ibiltzeak dakarren erorketa arriskua ekidinez.

Hau da aurrerantzean patioak izango duen ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 09:00-20:00.

Larunbatetan: 09:00-19:00.

Jai-egunetan itxita egongo da.

Patioa itxita dagoenean, debekatuta dago bertan ibiltzea.