Osoko bilkurako erabakiak

2017/03/02
Batzarkide guztien adostasunarekin onartu zituen udalbatzarrak gaizerrendako puntu guztiak, bat izan ezik, atzo egin zuen ohiko osoko bilkuran.

1.-  Aurreko aktaren onarpena.

Aho batez onartu zen.

2.-  Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

Ez da bozkapean jartzen.

3.-  2017ko lanpostuen zerrenda eta Plantilla Organikoaren onarpena.

Aho batez onartu zen.

4.-  Eraikin publikoen garbiketa pleguak onartzea.

Aho batez onartu zen.

5.-  Udala eta Mondragon Unibertsitatearen arteko lankidetza hitzarmena.

Puntua onartu zen. 6 bozka alde (EAJ-PNV eta PSE-EE) 5 bozka kontra (EH BILDU)

6.-  Martxoak 8ko erakunde adierazpena.

Aho batez onartu zen.

7.-  Eskari eta galderak.