Udalbatzarraren osoko bilkurako erabakiak

2017/05/11
Batzarkide guztien adostasunarekin onartu zituen udalbatzarrak gai-zerrendako puntu guztiak, bat izan ezik, atzo arratsaldean egin zuen ohiko osoko bilkuran.

1.-  2017ko martxoaren 1eko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.

Aho batez onartu zen.

2.-  Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

3.-  Ordenantza fiskalen aldaketa, adin txikikoei eskaintzen zaizkien zerbitzuen tasei dagokienez.

Aho batez onartu zen.

4.-  Ahultasun ekonomikoa eta bazterketa sozialerako arrisku egoeran dauden familientzako laguntza ekonomikoak arautzen dituzten oinarriak onartzea.

Aho batez onartu zen.

5.-  Zibismoaren Ordenantza onartzea.

Onartu egin zen; Aldeko 6 bozka (EAJ/PNV eta PSE-PSOE) eta aurkak 5 bozka (EH BILDU).

6.-  HAPOaren Testu Bateratua behin betiko onartzea.

Aho batez onartu zen.

7.-  SEUR Fundazioaren eta Soraluzeko Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena, plastikozko tapoiak bildu eta birziklatzeko.

Aho batez onartu zen.

8.-  Gipuzkoako Lurralde Historikoko herritarren partaidetzarako Erakunde arteko espaziora atxikitzea.

Aho batez onartu zen.

9.-  2018. urteko lan-egutegirako herriko jai-eguna izendatzea.

Aho batez onartu zen.

10.- Eskari eta galderak.