Ostegunetako pelikula

Ostegunetako pelikula

2017/03/09
Alberto Rodriguez zuzendariaren "El hombre de las mil caras" pelikula proiektatuko da gaur iluntzean, Ostegunetako Pelikulak zikloaren barruan.

Ostegunetako Pelikulak zikloaren barruan, Alberto Rodriguez zuzendariaren ("La isla mínima") azken filma proiektatuko da gaur, iluntzeko 9etan Antzokian.

Espainian dago kokatuta filma, 1970eko eta 80ko hamarkadetan.

Francisco Paesa Espainiako Gobernuko agente ohiak herrialdetik alde egin behar izan du. Urte batzuk geroago Espainiara itzultzean, diru gabe egongo da. Luis Roldanen bisita jasoko du orduan, dirua ezkutatzen laguntzeko eskatuko dio Paesari.

Zuzendaria: Alberto Rodriguez.

Aktoreak: Eduard Fernandez, Jose Coronado, Carlos Santos, Marta Etura, Emilio Gutiezerrez Caba.

Iraupena: 123 minutu.

Generoa: 'Thriller'-a.

Herrialdea: Espainia.

Urtea: 2016.