"Igelak" euskarazko filma

"Igelak" euskarazko filma

2017/03/22
Patxo Telleriak idatzi eta zuzendu duen "Igelak" euskarazko filma proiektatuko da bihar iluntzeko 9etan antzokian, "Ostegunetako Pelikulak" zikloaren barruan.

Patxo Telleriak idatzi eta zuzendutako "Igelak" filma iaz estreinatu zen Donostiako Zinemaldian. Filma abenduaren hasieran iritsi zen Euskal Herriko areto komertzialetara eta ostegun honetan izango dute herritarrek berau ikusteko aukera, iluntzeko 9etan, Antzokian.

Izenburua
Igelak
Urtea
2016
Iraupena
98 min.
Zuzendaria
Patxo Telleria
Gidoia
Patxo Telleria
Aktoreak
Gorka Otxoa, Miren Gaztañaga, Mikel Losada, María Cruickshank, Gurutze Beitia, Josean Bengoetxea, Iñaki Ricarte, Eneko Arcas, Itziar Atienza, Elena Irureta, Itziar Ituño, Ramón Agirre, Javier Tolosa, Javier González de Alaiza, Estibaliz Curiel, Itziar Sanchez, Anaut Patterson, Vega Iguaran
Sinopsia
Pello, banku sukurtsal bateko zuzendaria, delitu ekonomikoengatik atxilotu dute. Bere nagusiak ere inplikatuta dauden arren, bakarrik utziko dute justiziaren aurrean. Salduta dagoela konturatzean, ihes egitea erabakiko du.
Dirurik eta dokumentaziorik gabe, familia eta lagunik gabe, Pellok bere identitatea ordezkatuko du, ezkutuan jarraitu ahal izateko.
Iragan faltsu horrekin eta patuaren kapritxo bategatik, erreza egingo zaio Pellori Desahuziatuen Elkarte batek okupaturiko etxe batean babesa topatzea. Bere kide berrien konfiantza bereganatuko du, asmo bakar batekin: haien diruaz jabetu eta atzerrira alde egitea.