Berriro ere pintadak frontoian

2017/02/15
Joan den ostegunean udaleko langileak herriko frontoiko hormak garbitzen eta txukuntzen aritu ostean, ezezagunek pintadak egin dituzte berriz ere asteburuan.

Ostiralean web orrialde honetan argitaratutako albistean irakur zitekeenez, herriko haur eta nerabeek herria hobetzeko egin dituzten proposamenak kontuan hartuta, hainbat lan ari da burutzen Udala egun hauetan frontoian eta inguruetan (grafitiak kendu, paretak margotu, iturri berria jarri, hesi berria jarri...).

Lan horietako bat frontoiko hormak garbitzea zen, frontiseko eta ezker pareteko grafitiak kentzea eta atzeko pareta margotzea, bertan haurrek mural erraldoi bat egin zezaten.

Asteburuan, baina, ezezagunek pintadez zikindu dute aipatutako horma, eta udal langileek berriro garbitu behar izan dute.

Udalak pintaden egileen jarrera eta ekintza salatu nahi ditu lerro hauen bitartez.