Pintura-eskolako ikasleen erakusketa

Pintura-eskolako ikasleen erakusketa

2016/11/15
Krabelin pintura-eskolako ikasleek urtean zehar egindako margolanak ikus daitezke gaurtik aurrera eta azaroaren 26ra arte kiroldegiko erakusketa-aretoan.

Urtero garai honetan egiten duten moduan, Krabelin pintura-eskolako ikasleek Paula Pinilla irakaslearen zuzendaritzapean urtean zehar egindako margolanak jarriko dituzte erakusgai kiroldegiko erakusketa-aretoan.

Erakusketa azaroaren 15etik 26ra arte dago zabalik, ondorengo ordutegiarekin:

- Astegunak: 19:00-20:30.

- Larunbatak: 12:00-13:30.