San Blas opilen lehiaketaren IX. edizioa otsailaren 3an.

San Blas opilen lehiaketaren IX. edizioa otsailaren 3an.

2016/01/27
Urteroko ohiturari jarraituz, San Blas opilen lehiaketa antolatu du Udaleko Kultura Batzordeak otsailaren 3an, herriko nahiz kanpoko edozein pertsona aurkeztu ahal izango delarik bertara.

Lehiaketa goizeko 12etan hasiko da, Plaza Berrian eta izen-ematea aurrez udaletxean (943753043) edota egunean bertan egin ahal izango da.

Opilek norberak egindakoak izan beharko dute eta aurkeztu ere egileak berak aurkeztu beharko ditu.

Lehiaketan edozeinek parte har dezake, herrikoak nahiz kanpokoak.

Egilea 12 urtez azpikoa bada, pertsona heldu batez lagunduta hartu beharko du parte.

Sariak ondorengoak izango dira:

1. saria: 50 euro.

2. saria: 30 euro.

3. saria: 20 euro.