Tokia dago Gizaburuagako bisita gidatuetan

Tokia dago Gizaburuagako bisita gidatuetan

2016/09/23
Aranzadi Zientzia Elkartea Gizaburuagako tumuluan egiten ari den indusketa ikusteko bihar egingo den bisita gidatuan parte hartzeko tokia dago oraindik.

Soraluze Alkarrekin Eginez partehartze prozesuko Mendia eta Ibaiak lan-taldeak antolatuta, Gizaburuagako tumuluan Aranzadi Zientzia Elkartea egiten ari den indusketa arkeologikoa gertutik ikusteko aukera dute herritarrek bihar, irailak 24, eta urriaren 1ean, larunbatez.

Aranzadiko arkeologoen eskutik, bisitariek Gizaburuagan egiten ari diren lan arkeologikoa ikusteko aukera izango dute eta, ondoren, Atxolin inguruko megalitoak ezagutuko dituzte. Bi orduko bisitaldia izango da.

Bisita gidatuek bi abiapuntu izango dituzte:

- Goizeko 10:00etak Karakateko aparkalekuan.

- Goizeko 10:30ean Gizaburuagan bertan.

Komenigarria da interesdunek aurrez izena ematea 943 46 61 42 telefonora deituz (9:00etatik 14:00etara) edo idazkaritza@aranzadi.eus helbidera idatziz.