Udaberriko bertso jaialdia

Udaberriko bertso jaialdia

2017/05/31
Azken urteetako ohiturari eutsiz, puntu-puntako bertso jaialdia antolatu dute Euskal Jai Batzordeak eta Bertso Eskolak ostiral iluntze honetarako Udaleko Kultura Batzordearen laguntzarekin.

Euskal Jai Batzordeak eta herriko Bertso Eskolak bertso jaialdi ederra antolatu dute ostiral iluntze honetarako, ekaineko lehen hamabostaldian zehar herrian ospatzen diren Euskal Jaien egitarauaren barruan.

Ondorengo 4 bertsolari hauek arituko dira, nor baino nor, Maite Berriozabal gai-jartzailearen aginduetara, Herri Antzokiko oholtzaren gainean:

- Maialen Lujanbio.

- Unai Iturriaga.

- Miren Amuriza.

- Aitor Mendiluze.

Jaialdia iluntzeko 10:15ean hasiko da eta sarrerak egunean bertan eskuratu ahal izango dira, txarteldegian bertan, 5 euroan.