Udal eraikinak garbitzeko lehiaketa

2017/04/05
Soraluzeko Udalak bisita gidatua antolatu du eraikinak garbitzeko lehiaketara aurkezteko asmoa duten enpresek garbitu beharreko instalazioak bertatik bertara ezagutu ditzaten.

Udal eraikinen garbiketa-zerbitzua esleipenera atera du Soraluzeko Udalak, martxoaren 1ean Tokiko Gobernu Batzarrak horrela erabaki ostean.

Lehiaketa honetara aurkeztu nahi duten enpresek apirilaren 25era arteko epea daukate beren proposamen-ekonomikoak helarazteko.

Hori horrela, egin beharreko lana zein den bertatik bertara ezagutu eta garbitu beharreko eraikin eta instalakuntzak gertutik ikusteko, bisita antolatu du Udalak lehiaketara aurkezteko asmoa izan dezaketen enpresei begira.

Eguna: Apirilak 7, ostirala.

Ordua: 16:00 h.

Tokia: Udaletxea.