Udalbatzaren osoko bilkura

2016/05/04
Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek hamalau puntu izango dituzte aztergai gaur arratsaldeko zazpietan udalbatzarrak egingo duen bi hilean behingo ohiko batzarrean.

GAI ZERRENDA

1.- 2016ko urtarrilaren 27ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.

2.- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

3.- Larrialdietarako etxebizitzaren araudia aldatzea.

4.- Larrialdietarako etxebizitzako egonaldia luzatzeko erabakia berrestea.

5.- Sologoeneko Zentral Hidroelektrikoa desegitea.

6.- Errekalde kaleko 10. zk.an dagoen etxebizitzaren doako lagapena.

7.- Lankidetza Hitzarmena, EAEko Administrazioaren eta Soraluzeko Udalaren artekoa, polizia-koordinazio eta elkarlanaren artekoa.

8.- Lankidetza Hitzarmena, EAEko Administrazioaren eta Soraluzeko Udalaren artekoa, informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko.

9.- Lankidetza Hitzarmena, GFAko Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuaren eta Soraluzeko Udalaren artekoa, udal erroldaren datuak egiaztatzeko.

10.- Lankidetza Hitzarmena, EAEko Administrazioaren eta Soraluzeko Udalaren artekoa, trafikoko zehapen prozeduraren ondoriozko egintzak bitarteko elektronikoen bidez jakinarazteari buruzkoa.

11.- Errefuxiatuen egoerari buruzko mozio bateratua.

12.- EHBILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa, Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzen (DBL) gainekoa.

13.- Udal gobernu taldeak aurkeztutako mozioa, Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzen (DBL) gainekoa.

14.- Eskari eta galderak.