Udalbatzaren osoko bilkura

2016/07/06
Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek zazpi puntu izango dituzte aztergai gaur arratsaldeko zazpietan udalbatzarrak egingo duen bi hilean behingo ohiko batzarrean.

 

AZTERGAIEN ZERRENDA

 

1.- 2016ko maiatzaren 4ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.

2.- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

3.- 2017. urteko lan-egutegirako herriko jai-eguna izendatzea.

4.- Tokiko jasangarritasunaren aldeko konpromisoa berritzeko akordioa: “Udalsarea 21”.

5.- 2015eko aurrekontuaren kontu orokorra onartzea.

6.- Ondasun Higiezinen gaineko zergaren berrikuspen katastrala eta 2017. urterako zerga tipoak onartzea.

7.- Eskari eta galderak.