Udaleku irekiak 2016

2016/05/05
Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak antolatuta uztailaren 11tik 22ra bitartean herrian burutuko diren Udaleku Irekietan maiatzaren 13ra arte eman daiteke izena.

SARRERA

Haurren parte hartzea oinarri, Soraluze jolasgune erraldoi bat bilakatuko da. Txoko, mendi eta kaleetan jolas izango da nagusi eta gozamena arau. Balioetan heziz, hezkidetza, kulturartekotasuna, naturarekiko harremana, elkartasuna, herri identitatea... landuko dira. Euskaratik eta euskaraz jolasean aritu eta inguruko txokoak ezagutu.

PARTEHARTZAILEAK

Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailak eta Lehen Hezkuntzako maila guztiak.

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera. Egun gehienetan goizez, 10:00-12:30, eta astean bitan goiz eta arratsaldez, 10:00-17:00.

Gau bat etxetik kanpora pasatzeko aukera egongo da.

MATRIKULA

Maiatzaren 3tik 31ra, udaletxeko harrera-bulegoan.

Maiatzaren 13tik aurrera, plaza libreak dauden bitartean bakarrik onartuko dira matrikula berriak.

KUOTAK

Kuotak progresiboak izango dira, diru-sarreren araberakoak. Kuota kalkulatzeko 2014ko errenta aitorpena erabiliko da erreferentzia moduan, likidazio oinarria zati 14 eginda.

0-786,39 €                                                         Salbuetsita

786,40-869,90 €                                                 12 euro.

869,91-956,02 €                                                 18 euro.

956,03 - 1.050,67 €                                            30 euro.

1.050,68 - 1.154,69 €                                         42 euro.

1.154,70 €-tik gora                                             60 euro.

Kuota murriztuak:

- Gizarte laguntzen onuradunak (RGI, AGI, AES)     Salbuetsita

- Familia ugariak                                                   30 euro.

- Kategoria bereziko familia ugariak                        20 euro.

Herrian erroldatuta ez daudenak                            60 euro.

Oharra: Kuotaren ordainketa ez da izena ematerakoan egin behar, aurrerago baizik, udalak diru-sarreren kalkulua egin eta ordaindu beharreko kopurua zein den eskutitzez jakinaraztean.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK

Izen-emate orria, osasun txartelaren fotokopia eta kuota murriztuaz baliatzeko baldintzak betetzen direla ziurtatzen duten agiriak.

Familia unitatearen diru-sarrerak 1.154,70 €-tik beherakoak direnean, kide guztien 2014ko errenta aitorpena aurkeztu behar da.