Udaleku irekietarako matrikulazioa zabalik

2017/05/15
Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak eta Kukumixo Aisitaldeak antolatzen dituzten udalekuak uztailaren 10etik 21era burutuko dira; izena emateko epea maiatzaren 26an amaituko da.

Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, aurtengoan ere jolasgune erraldoi bihurtuko da Soraluze hamabost egunez, Kukumixo Aisitaldeak eta Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak antolatzen duten udaleku irekiak programari esker.

NOIZ

Udalekuak uztailaren 10etik 21era burutuko dira aurten, astelehenetik ostiralera.

NORENTZAT

Udalekuetan 2005 eta 2012 urteen artean jaiotako neska-mutilek hartu ahal izango dute parte, biak barne.

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostegunera: 10:00-13:00.

Ostiralak: 10:00-17:00.

(*) Talde bakoitzak gau bat etxetik kanpora pasatzeko aukera izango du, aurrerago zehaztuko den egunean.

MATRIKULAZIOA

Udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 15ean hasi eta maiatzaren 26an amaituko da, biak barne.

(*) Maiatzaren 26tik aurrera, plaza libreak dauden taldeetan bakarrik onartuko dira izen-emate berriak.

Izen-ematea udaletxeko harrera-bulegoan egin beharko da, goizeko 9etatik 2ak arte.

Izena ematerakoan ondorengo agiriak aurkeztu beharko dira:

- Izen-emate orria. (Hemen eskuratu daiteke)

- Abonu-agiria. (3035 000493 0040900023 Laboral Kutxa)

- Osasun txartelaren fotokopia.

Hobariak eskatzen badira:

- Familia Ugariaren tituluaren fotokopia.

- Errenta Aitorpenaren fotokopia (2015. urtekoa).

KUOTAK

Arrunta: 60 euro.

Familia bereko matrikula bat baino gehiago: 45 euro.

HOBARIAK

Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak hainbat hobari eskainiko ditu, haurren jolaserako eskubidea bermatu eta, egoera ekonomikoa gora behera, haur guztiek aisialdiko eskaintzaz gozatu ahal izan dezaten.

Familia ugarientzako hobariak: Matrikula prezioaren %50-%90 arteko hobaria.

Zailtasun ekonomikoak dituzten familientzako hobariak: Matrikula prezioaren %100eko hobaria.

(*) Hobariak jaso ahal izateko beharrezkoa izango da eskatzaileak azpiko taula honetako errenta tarteetan egotea.

 

FAMILIA UGARIENTZAKO HOBARIAK

 

Seme-alaba kopurua

 40.000 euro arte (*)

Hobari porzentaia 

2 seme-alaba

50,00%

3 seme-alaba

50,00%

4 seme-alaba 

70,00%

5 seme-alaba edo gehiago

90,00%

 (*) Aurreko urteko Errenta Aitorpenaren Likidazio Oinarri Orokorra

 

ZAILTASUN EKONOMIKOAK DITUZTEN FAMILIENTZAKO HOBARIAK

 Familia unitatearen kideak 

 

 Errenta muga (*)

 

Hobari porzentaia


1

8.143,00

100%

2

13.350,00

100%

3

17.567,00

100%

4

20.201,00

100%

5

23.232,00

100%

6

26.717,00

100%

7

30.724,00

100%

8

35.333,00

100%

+1

+3,500

100%

(*) Aurreko urteko Errenta Aitorpenaren Likidazio Oinarri Orokorra