"Udalekuak 2017" programa

"Udalekuak 2017" programa

2017/03/16
Astelehenean zabalduko da Foru Aldundiek antolatzen dituzten udalekuetan izena emateko epea; izen-ematea udaletxean zein internet bitartez egin daiteke.

ZER DIRA UDALEKUAK?

Udalekuak udako programa bat da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen dena. Hiru lurralde horietako 7 eta 13 urte bitarteko umeei eskaintzen zaie, (2004 eta 2010 urte artean jaiotakoak, biak barne) eta horren bitartez, haur horiek jarduera ludiko hezigarrietan parte hartu ahal izaten dute.

NOLA eta NON EMAN IZENA?

Udalekuetan izena emateko epea martxoaren 20tik 30era bitartekoa da.

Izena Soraluzeko Udaleko Haurren eta Gazteen Departamentuan edo Internet bitartez egin daiteke.

Eskaera banaka eta taldeka egin daiteke (taldeko 3 neska-mutil gehienez) eta, plaza lortzeko orduan aukera-berdintasuna bermatzearren, ume bakoitzeko eskaera-orri bakarra onartuko da.

Erreklamazioak apirilaren 3an eta 4an egin ahal izango dira. Horretarako, izena eman dutenen zerrendak jarriko dira eskaera egin den tokian eta interneten.

Plaza guztiak apirilaren 6an  banatuko dira, jendearen eta notarioaren aurreko zozketa bidez.

Zozketaren emaitzak aipatutako bulegoetan eta Interneten jarriko dira.

Zozketan plaza lortu dutenek behin betiko izena ematea apirilaren 19tik 28ra egin beharko dute.

KUOTAK

Kuotak progresiboak izango dira; 2015.urteko Errenta Aitorpenaren araberakoak. Diru sarreren araberako tarte batzuk finkatuko dira. Tarteen kalkulua parte-hartzaileen familia unitatearen Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren 2015eko ekitaldiko likidazio oinarria zati 12 eginez aterako da. 

Finkatutako tarteak eta kuota:

Hilabeteko sarrera tarteak Kuota 7 egun Kuota 10-12 egun
0 - 786,39 € 19 € 25 €
786,40 - 1.154,69 € 85 € 122 €
1.154,70 € baino gehiago 121 € 175 €

Kuota murriztuak aplikatuko zaizkie: 

Familia Ugariei eta Familia Monoparentalei: 7 egun 85 €   / 10 egun 122 €

Kategoria Bereziko Familia Ugariei: 7 egun 60 €  /  10 egun 87 €

DBE, DSBL edo GLL onuradunak edo Kide guztiak langabezian dituzten familiak: 7 egun 19 €  /  10 egun 25 €

UDALEKUAK NON?

Guztira 8 herri edo tokiren artean aukeratu daiteke.

Ikusi informazioa.

TXANDAK

Txandak 3 taldetan banatzen dira: 7-8 urte, 9-11 urte eta 12-13 urte. Klik egin gainean beraiei buruzko informazio ikusteko.