Unitate didaktikoa sortzeko beka

Unitate didaktikoa sortzeko beka

2017/03/17
Deba ibaiari buruzko unitate didaktikoa egiteko beka bat emango du Udalak, Herriko Hezkuntza Proiektuaren baitako "Soraluze Bizi, Soraluze Izan" egitasmoaren barruan.

Soraluzeko Udalak “Herrixak Hezi” Hezkuntza Proiektuaren baitan kokatzen den "Soraluze Bizi Soraluze Izan" egitasmoa aurrera eramateko 3000€-ko beka eskainiko du.

Lehen hezkuntzako 4.mailarako unitate didaktikoa eta gida pedagogikoa sortzea da Bekaren xedea, eta jorratuko duen gaia honakoa da: Deba Ibaia. Herritar ugarik informazio baliagarria jaso dute gaiaren inguruan eta orain eduki hori ikasgeletara eramateko tresna baliagarria sortzea da asmoa.

Bekaren iraupena sei hilabetekoa izango da, eta interesa duen orok curriculum-a, Nortasun agiriaren kopia bat eta lana nola egingo duen azaltzen duen txostena entregatu beharko du Soraluzeko Udaletxeko Harrera Bulegoan, apirilaren 20a baino lehen.

Lehen hezkuntzako ikas-maila bakoitzerako sortuko diren unitate eta giden arteko lehenengoa izango da hau.

Herriko ondarearen eta historiaren transmisioa bernatzea da “Soraluze Bizi Soraluze Izan” egitasmoaren helburua

Bekaren oinarriak hemen eskuratu daitezke.

Edozein argibide edo harremanetarako ondoreng posta-helbidera idatz daiteke: .