Urriko Agenda Kulturala

2016/09/30
Udako oporraldiaren ostean, gaur iritsiko da berriro ere buzoietara udalak eta herriko zenbait elkartek urrirako prestatu dituzten kultur ekintzen berri ematen duen agenda.

Urriaren hasierarekin batera, berriz ere hileroko "Kultur Agenda" banatzeari ekin dio udalak, udalak berak zein udalaren era bateko zein besteko laguntzaz herriko elkarte eta erakunde ezberdinek antolatzen dituzten ekintzen berri emateko helburuarekin.

Ekintzei dagokionean hilabeterik oparoena izaten ez den arren, urrirako ere ekintza ugari antolatu dituzte batzuek zein besteek, era guztietako ekintzak gainera.

Nabarmentzekoak dira, besteak beste, urtero garaitsu honetan antolatzen den antzerki zikloa, punta-puntako 4 antzezlan ikusteko aukera emango duena; "Ostegunetako Pelikulak" zikloaren jarraipena; edota Mendi Taldearen igandeetako irteerak.

Hilabete osoko agenda ikusteko sakatu hemen.