Udako Ikastaroetarako diru laguntzak

2017/05/25
Zabalik dago UEUko 45. Uda Ikastaroetan izena emateko epea; Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak matrikula-prezioaren %50eko laguntza emango die parte hartzen duten herritarrei.

Urteroko ohiturari jarraituz, Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak diruz lagunduko ditu aurten ere Udako Euskal Unibertsitateak Eibar, Baiona eta Iruñean antolatu dituen Udako Ikastaroak, erakunde honek unibertsitatearen jardunean euskararen presentzia areagotze aldera aurrera daraman lana babesteko asmoarekin.

Ikastaroen matrikula-prezioaren %50 ordainduko du Udalak, ikastaroari dagokion aprobetxamendua egokia izan bada, beti ere.

Ikastaroetan izena emateko epea maiatzaren 15ean hasi zen eta ikastaroak hasi baino aste bete lehenagora arte dago zabalik.

Diru-laguntza hauek Udako Ikastaroetarako ez ezik UEUk urtean zehar antolatzen dituen gainontzeko ikastaroetarako ere ematen ditu Udalak.

Diru-laguntzei buruzko informazio gehiagorako Udaleko Hizkuntza Politikaren Zerbitzura jo edo euskara@soraluze.eus helbidera idatzi daiteke.

Hauek dira aurtengoan UEUk eskainiko dituen ikastaroak:

GIZA ZIENTZIAK ETA ARTEA

Artea
Arrakala. Sorkuntza garaikidearen bitartekaritza, hedapena eta eginkizunak.
Eibar, uztailak 10-11

Historia
ETAren V. Biltzarra eta ziklo armatu iraultzailearen hasiera.
Iruñea, ekainak 27-28

Historia
Frantses iraultza garaiko hizkuntza politikaren ondorioak Ipar Euskal Herrian.
Baiona, uztailak 5-6

Itzulpengintza
Testu pragmatikoen itzulpena fr-eu konbinazioan (sakontzea).
Baiona, uztailak 4-5

Literatura
Euskal Literatur Kritika eta Genero Ikerketak.
Eibar, ekainak 26-27

.

GIZARTE ZIENTZIAK

Hezkuntza
Hazi, Hezi, Eraiki (II): Haurrak espazio-sortzaile.
Iruñea, ekainak 26-27

Hezkuntza
Unitate didaktiko digitalen diseinua.
Eibar, uztailak 12-13

Hizkuntza
Euskara gaitasuna lantzeko tailerra.
Baiona, uztailak 6

Hezkuntza
Talde-dinamizazioa: hezkuntza herritarra eta bizipenetan oinarritutako metodologia.
Baiona, uztailak 5-6

Hezkuntza
Pornografiaren aurrean nola esku-hartu. IKTen erabilera nerabeen eta gazteen sexualitateen arretan: errealitateak eta aukerak.
Eibar, ekainak 29-30

Komunikazioa
Dokumental interaktibo bat sortzeko tailerra, Klynt programa erabiliz.
Eibar, uztailak 10-11

Marketina
Ikus-komunikazio eraginkor baterako gakoak.
Eibar, uztailak 10-11

Psikopedagogia
Haurren autoestimua ezagutu eta garatzeko erremintak.
Eibar, ekainak 26-27

Soziolinguistika
Euskara eta etorkinak. Nola lagun dezake euskarak bizikidetza hobetzen?
Iruñea, ekainak 26-27

Soziolinguistika
Hizkuntza-praktika ekologikoak haurren hezkuntzan.
Baiona, uztailak 4-5

Soziologia
Elkarlanean Indarra: parte-hartzea, inklusioa eta parekidetasuna sare lanean.
Eibar, uztailak 11

Soziologia
Euskal gatazkaren kontakizun feministak josten eta konponketa feministak eraikitzen.
Iruñea, ekainak 27-28 (antolaketa arazoak medio, bertan behera gelditu da)

Soziologia
Gazteak: parte-hartze politikotik boteretzera?.
Iruñea, ekainak 28

Zuzenbidea
Egitatezko bikoteak eta umeen zaintza euskal Zuzenbide Zibilean.
Iruñea, ekainak 26

.

INGENIARITZA ETA TEKNOLOGIA

Arkitektura
Euskal paisaiak 2050: Eibarko erronkak aztertuz lurralde zabalerako aukerak sortzeko.
Eibar, uztailak 12-13

Informatika
Ansible: sistemak eta eguneroko lanak automatizatzen.
Eibar, uztailak 12-13

Informatika
Domotika, sentsore eta automatizaziorako lehen urratsak Arduino plataforma erabiliz.
Eibar, ekainak 29-30

.

OSASUN ZIENTZIAK ETA ZIENTZIAK

Fisioterapia
Bandera Gorriak eta Froga Neuromuskulueskeletikoak Lehen Arretan.
Eibar, uztailak 12

Natur Zientziak
Zelulen eta molekulen biologia irakasteko 'in silico' tresnak/metodologia.
Eibar, ekainak 26-27

Natur Zientziak
Erlezaintza ikastaroa: egungo egoera eta etorkizuneko erronkak.
Eibar, uztailak 10-11

Ingurugiroa
Biohondakinen konpostaren erabilera.
Bera, irailak 30

.

JARDUNALDIAK

Ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian.
Bilbo, ekainak 22

"Arkitekturan, euskaraz?" II. Topaketa.
Eibar, ekainak 29

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen III. Bilkura: Eskola Liburutegiak.
Eibar, ekainak 29

Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketa: Zer berri?
Baiona, uztailak 4

Hezkuntza formalean elikadura-subiranotasuna lantzeko erremintak.
Eibar, uztailak 10

Komunikabideak eta herria: Telebista publikoa irudikatzen.
Eibar, uztailak 11

Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua.
Usurbil, uztailak 13-14

.

TAILER OSAGARRIA

Wikidata tailerra: Wikipedia, Oteiza, Commons, Txillida, Wikidata, Basterretxea eta Wikipedia.
Donostia, uztailak 3

.

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean antolatutako ikastaroak:

Hezkuntza
Ahozkotasuna hizkuntza-geletan: entzumena, mintzamena eta ahozko elkarreragina.
Iruñea, ekainak 26-28

Hezkuntza
Visual thinking hezkuntzan:  ikasten ikasteko tresna.
Iruñea, ekainak 26-27

HITZALDIAK:

  • Ekainak 26 - 19:00 - ''Bullying, drama bai, aukera ere bai.'' - Hizlaria: Gotzon Carcar, coach pertsonala.
  • Ekainak 27 - 19:00 - ''Haur (tran)sexualitatea ulertzeko gakoak.'' - Hizlaria: Iñaki Goñi, irakaslea eta sexologoa.

Hitzaldiak irekiak dira.

.

ARGIBIDEAK

Matrikulazioa

  • Maiatzaren 22an irekiko da eta ikastaroa hasi baino astebete lehenago itxiko da.
  • Izen-ematea UEUren webgunetik www.ueu.eus egiten da.
  • Ikusi UEUren matrikulazio-araudia webgunean.

Matrikula-prezioak

  • Matrikula-prezioak ezberdinak dira ikastaroaren iraupenaren arabera. Begiratu ikastaroaren orrian, webgunean.
  • Matrikula-prezio murriztua izango dute: ikasle, langabe eta jubilatuek (% 10eko beherapena) eta UEUkideek (% 25eko beherapena).
  • Ordainketa egiteko izena eman eta 15 eguneko epea dago.

Diru-laguntzak (info+)

  • BIZKAITARRAK: matrikula, egoitza eta joan-etorria doan. Ikusi prozedura webgunean.
  • Hainbat udalek beren herritarrei diru-laguntzak ematen dizkiete, ikusi zerrenda gure webgunean eta galdetu zure udalean.
  • BERRIALAGUNAK. UEUko bazkideek duten deskontu bera lortu dezakete (matrikula egiterakoan adierazi oharretan Berrialaguna zarela).
  • Informazio guztia: Diru-laguntzak orrian.

Ikastaro homologatuak

  • Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ezarritako homologazio-prozeduretan adierazitako pausoei jarraituko zaie.
  • Irakasleek beren merituetan parte-hartze ziurtagiria aurkeztu eta puntuak lortzeko aukera izango dute. Ikusi homologazio-argibideak ikastaroaren fitxan, webgunean.

Informazio eguneratua eta osagarria:

.
Informazio gehiagorako:
Irati Iciar (Udako Ikastaroen arduraduna)
tel. 943 82 14 26
i.iciar@ueu.eus
www.ueu.eus