XII. Antxintxika Krosa

2016/11/03
Debagoieneko Triatloi Taldeak antolatuta, "Antxintxika" herri lasterketaren hamabigarren edizioa egingo da larunbat arratsaldean, Soraluzen hasi eta Bergaran amaituz.

Urteroko ohiturari jarraituz, "Antxintxika" krosa antolatuko du hamabigarrenez Debagoieneko Triatloi Taldeak larunbat honetan, azaroak 5, arratsaldeko 3:30etik aurrera.

Guztira 10 Km egin beharko dituzte korrikalariek, Soraluzetik Bergarara.

Ondorengoa da lasterketa ezberdinen ordutegia:

- Umeak: 15:00etan.

- Handbikeak: 16:30ean.

- Patinak: 16:45ean.

- Korrikalariak: 17:00etan.