XXI. Gaztañerre azoka

2016/11/08
Udaleko Nekazaritza Batzordeak eta DEBEMEN-ek antolatuta, Gaztañerre azoka ospatuko da hogeita batgarren aldiz larunbat honetan, ohikoak diren abere, barazki eta artisautza postuekin.

Datorren azaroaren 12an, larunbata, Soraluzeko Udalak eta DEBEMEN elkarteak antolatuta XXI.GAZTAÑERRE AZOKA ospatuko da Soraluzen. Urtero egin ohi den bezala Erregetxen baserrietako abereak eta produktuak egongo dira erakusgai eta salgai goizeko 9etatik eguerdiko 2ak arte.

Guztira 9 postu jarriko dira Soraluzeko baserrietan ekoizten diren produktuekin, hain zuzen ere barazkiak, frutak, eztia, gazta, ogia, pasta, mermeladak,....) eta baserriak honakoak izango dira (Lezarri, Arizaga, Obe, Goenetxetxo, David Elizburu, Zeleta, Azaliatxo, Egotza, Arteaga).

Bestalde Soraluzeko artisauek material desberdinak erabiliz (zumitza, bustina, larrua, egurra, oihala...) egiten dituzten artesanía ere ikusi eta erosi ahal izango da. Besteak beste Aitor Amor, Edurne Garate, Arrate Lizarralde, Amaia Amor, Maite López, Nuria Muro, Kristina Albisua, Sara Peñalva, Saadia Nasir, Antxon Fresnedo, Lorea de Castro.

Horrez gain PilPilekoek taloen postua ezarriko dute. Kontrargi taldekoek ere tartetxo bat izango dute eta Benan Oregik kaleratu berri duen “Zutik ozta-ozta nator” liburua salgai egongo da.

Erregetxe plazan ere Soraluzeko baserrietan hasitako ganadu desberdinak ikusi ahal izango dira (Pirenaikak, Limusinak, Suizak, Hereford, Aberdeen Angus, Azul Belga mestizoa), pottokak, idiak, hegaztiak, oiloak, antzarrak, fasinak, galeperrak, txerriak, untxiak ...) eta honako baserrietatik datoz: Ipiñarrieta, Osuma-Gain, Obe, Arizaga, Arritxa, Iribe, Barrenetxe, Iriarte Gain, Untzeta Erdikoa

Eguerdiko 12.30etan bertsolariak (Aitor Mendiluze eta Unai Agirre) eta dantza saioa izango da Erregetxen. Jarraian Soraluzeko baserrietan bizi diren aiton-amona nagusienei opariak banatuko zaizkie. Aurtengo omenduak MARTINA ANSOLA ANDOAGA (Txurruka Azpi Baserria) eta MATEO ORUESAGASTI TXURRUKA (Ostegieta Baserria) dira.

Azoka trikitilariek (Unai, Oier eta Ane Larreategik besteak beste) alaituko dute.

Ondoren, azokan parte hartu duten baserritarren hiru postu onenei sariak emango zaizkie.

Azoka ondoren anaiarteko bazkaria ospatuko da Armendia jatetxean.