XXIV. Kaleko Margo Lehiaketa

XXIV. Kaleko Margo Lehiaketa

2017/05/23
Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, Kaleko Margo Lehiaketaren hogeita laugarren edizioa ospatuko da igande honetan goizeko 10etatik aurrera herriko kaleetan, haur zein helduei zuzenduta.

Ohikoa den moduan, maiatzeko azken igandearekin batera, Kaleko Margo Lehiaketa antolatu du XXIV. aldiz igande honetan, goizeko 9etatik aurrera, Udaleko Kultura Batzordeak.

Hauek dira aurtengo lehiaketaren oinarriak:

KALEKO MARGO LEHIAKETAren XXIV. edizioan parte hartu ahal izateko izen-ematea Udaletxean egingo da 2017ko maiatzaren 28an, igandea, goizeko 9etatik 10etara. Une berean, margolariek erabiliko dituzten margo-oihalak seiluz joko dira.

Izen-ematea irekia izango da, nahi duten pertsona guztiek parte har dezaketelarik. Partehartzaileek, beren lanak burutzeko beharrezkoak dituzten material eta tresna guztiak ekarriko dituzte.

Aipaturiko lehiaketak hurrengo maila hauek izango ditu:

A maila:  Helduak  (17 urtetik aurrera)

B1 maila:  12 urte arteko haurrak  / B2 maila:  16 urte arteko haurrak.

Lehiaketaren gaia: Soraluze.

Lanak arratsaldeko 2:00ak eta 2:30ean bitartean entregatu ahal izango dira Udal Kiroldegiko erakusketa aretoan.

Gai den epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak. Erabakia maiatzaren 28an bertan, arratsaldeko 5etan, emango dira jakitera eta,  jarraian, sari banaketa egingo da Udal Kiroldegiko erakusketa aretoan. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.

Hurrengo sari hauek izango dira:

A Mailan: Lehen saria ................................      600 euro.

              Bigarren saria ............................      400 euro.

              Hirugarren saria..........................      300 euro.

                           

B Mailan: Lehen saria ................................      Oparia.

              Bigarren saria ............................       Oparia.

              Hirugarren saria .........................       Oparia.

Maila bietan saritutako lanak Udal honen esku geratuko dira, egokia deritzon erabilera emango dielarik.

Epaimahaikoen iritziz lanek ez balute kalitate maila egokirik, ez da sariturik izango.