XXXI. Idazlan Lehiaketa

2016/07/13
Urteroko moduan, Ezozia auzoan ikasturteari amaiera ematen dion jaialditxoa aprobetxatu da aurten ere Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak antolatzen duen Idazlan Lehiaketari dagozkion sariak banatzeko.

Soraluzeko Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak Soraluzeko eskola-umeen euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko urtero antolatzen duen Idazlan Lehiaketaren XXXI. edizioari dagozkion sariak banatu ziren ekainaren 23an, Etzozia auzoan egin zen ekitaldian.

Ondorengoak izan dira aurtengo saridunak:

“A” MAILA: Lehen Hezkuntzako 3 eta 4. kurtsoak.                                                    

            1.-   Peio Arantzeta, “La Giokonda”.

            2.-   Auritz Oregi,  “Dalin koadroa”.

            3.-  Ilune García,  “Polita barrutik eta zatarra kanpotik”.

“B” MAILA: Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. kurtsoak.                   

            1.-   Amaia Hernández, “Eguzki sistemaren sorrera”.

            2.-   Ekain Larrañaga,  “Fauna historian zehar”.

            3.-   Imanol Aguirre, “ Ez duzu lortuko”. 

“D” MAILA: D.B.H.ko 1. Maila.               

            1.-   Iraultza Ostolaza,  “Carpe Diem”.

            2.-   Iraia de los Santos,  “Petter-en bizileku berria”.

            3.-   Olatz Alberdi,  “Ziur al zaude”.