Aldaketak Zubi Nagusiko trafikoan

Aldaketak Zubi Nagusiko trafikoan

2016/12/05
Hainbat aldaketa iragarri ditu aste honetarako Udaltzaingoak Zubi Nagusiko ibilgailuen trafikoari dagokionean, jai egunak eta bestelako arrazoi batzuek eraginda.

Udalak hainbat aldaketa egingo dizkio aste honetan Zubi Nagusiko peatonalizazioaren ordutegiari.

Aldaketa hauek egiteko arrazoiak bi dira: astean zehar tokatu diren 2 jai-egunak eta asteazken arratsaldean Foru Aldundiaren Kultura Sailak antolatuta Zubi Nagusian egingo den ekitaldi bat.

Hori horrela, hauxe izango da, astelehenetik ostegunera, Zubi Nagusiak izango duen ordutegia:

- Astelehena, hilak 5: Itxita 18:00etatik aurrera.

- Asteartea, hilak 6: Itxita egun osoan.

- Asteazkenean, hilak 7: Itxita 15:00etatik aurrera.

- Osteguna, hilak 8: Itxita egun osoan.

Ostiraletik aurrera ohiko ordutegia izango du, berriro ere, Zubi Nagusiko ibilgailuen trafikoak.