Zuhaitz-landaketa mendigainean

Zuhaitz-landaketa mendigainean

2016/03/31
Udalak 480 pago landatu ditu mendigainean eskuratu berri duen Gizaburuagako lur-sailean, berau garbitu eta itxitura jartzearekin batera.

Ingurumen eta Landa Garapenaren Sailak hala erabakita Udalak orain dela gutxi erosi duen mendigaineko Gizaburuagako lur sailean 480 pago landara landatu dira.

Lur sailaren itxitura, garbiketa eta landaketa lanak "Osuma Basolanak" enpresak burutu ditu eta 7.763,36€-ko kostua izan dute.