alkarrekin.soraluze.eus: komunitatea sendotzeko tresna

Gaurtik aurrera martxan duzu Alkarrekinen webgunea. Bertan izango dituzu eskuragarri Alkarrekinen inguruko dokumentu guztiak, berriak eta agenda. Bestetik, proiektuetan modu iraunkorrean parte hartu nahi baduzu baina orokorrean ezin bazara bileretara joan edo besterik gabe, puntualki martxan jartzen den eztabaida prozesu batean parte hartu nahi bazenu, sare sozialeko erabiltzaile izan zintezke.

 

Webgunearen itxura.

 

 

 

Tresna honek bi helburu nagusi ditu: batetik, prozesuarekiko gardentasuna eta komunikazio zuzena bermatzea. Alkarrekinen inguruan sortzen diren dokumentu eta albiste guztien bilgune izango da, herritarroi eskuragarri jarriz.

 

Bestetik, Alkarrekinen komunitatea indartu nahi du bi zentzutan. Batetik, kalean harremanik ez duten herritarren arteko harremanak sortzeko aukera emanez. Honela, ideia berriak konpartitu zein lankidetzarako aukera berriak sortu nahi diar, elkar ezagutza sustatuz. Bestetik, proiektuak garatzeko ardura duten lan taldeentzat lanerako tresna izan nahi du: eztabaidak on-line egiteko aukera emanez, dokumentuak, estekak zein multimedia edukiak konpartitzeko aukera emanez eta dokumentuak on-line osatzeko aukera emanez.

 

Webgune honetako eduki guztiak proiektuen arabera sailkatuak dituzu, bilaketa errazteko asmoz. Albisteak, dokumentuak, agenda eta eztabaidak.

 

Sare sozialean parte hartzeko:

Sare Sozialean parte hartzeko nahikoa da goiko aldean eskuinean dagoen "Izena eman" estekan klik egin eta izena ematea. Taldeen eztabaidetan parte hartzeko ordea, taldeko administratzailearen baimena beharko da. Talderen batean parte hartu nahi bazenu, harremanetan jar zintezke webgunearen beheko aldean dagoen "Harremanetarako" estekan klik eginez.