843.772 euroko inbertsioa egingo du Udalak 2015ean

Lehengo astean onartu ziren Udaleko plenoan 2015erako aurrekontuak. Aurrekontuen zati handiena Alkarrekin Soraluze Eginez prozesuan onartutako proiektu estrategikoetara bideratuko da. Horrela, aurten lehenengoz, herritarren parte hartzearen bidez zehaztutako proiektuak sartu dira aurrekontuetan. Azaroaren 22ko Batzar Nagusian azaldu eta onartutako proiektu eta ekimenak biltzen ditu 2015eko aurrekontuak. Ondoko aurkezpenean daude xehetasunak: