Bigarren Eskuko Azokaren balorazioa positiboa egin du Jasangarritasun taldeak

Abenduaren 13an Jasangarritasun taldeak lehenengoz antolatutako Bigarren Eskuko Azokaren balorazio positiboa egin du.

Bigarren Eskuko Azoka

 

 

Trukerako edo salerosketarako 21 mahai jarri zirela adierazi dute taldekideek eta “eguerdi aldean mugimendu dezente” egon zela adierazi dute. Gabonen bueltan bigarren eskuko jostailu eta arropak salerosteko asmoa, “kontsumo ohitura onuragarrien” bidean urrats gisa ikusten dute.

 

Dena den, hurrengo edizioetara begira hobeto beharreko puntuak ere azaldu dituzte. “Tokia egokiena ote den begiratu beharra dago, ezkutu samarrean geratzen da eta kiroldegiko frontoia.” Bestetik, azokaren aurreko lanketa denbora gehiagorekin eta hobeto egin beharra aipatu dute, “parte hartzea ahalik eta handiena” izan dadin.

 

Azkenik, jendeak borondatez emandako materialaren bidez lortutako dirua Elikagai Bankura bideratuko dutela adierazi dute.